top of page

Azken berriak

Etxehuts filma garaile Lekeitioko 36. Euskal Zine Bileran

Brian Ferry March 2012

Etxehuts film laburrak Lekeitioko Euskal Zine Bilerako sari nagusia irabazi du, atzo iluntzean Ikusgarri zinema aretoan eginiko ekitaldian. Jaialdiaren 36. aldian 54 lan lehiatu dira orotara, eta Kepa Matxain, Ander Bolibar, Jokin Uribeetxeberria, Oihan Vitoria eta Mikel Iraola gazteek ekoizturiko laburrak amateur saileko film onenaren saria eskuratu du. Ordansari gisa 1.100 euro eta antzarraren oroigarria jaso dituzte.

 

Aurten, zinemagintza arloko ondorengo profesional hauek aritu dira epaile lanetan: Mireia Gabilondo aktore eta zinemagilea, Imanol Rayo zinemagilea, Patxo Telleria antzerkigile eta zinemagilea, Jabi Elortegi errealizadore eta zinema zuzendaria, Arantza Lauzirika artista eta EHUko irakaslea eta Natxo Rodriguez Arkaute artista eta EHUko irakaslea.

Etxehuts film laburra sarean ikusgai!

Brian Ferry March 2012

​Huhezinema Jaialdiaren seigarren edizioan estreinatu eta gero, Etxehuts film laburra zabaltzeko unea iritsi da. Epaimahai ofizialaren aipamen berezia jaso ostean, ahalik eta ikusle kopuru handienera iristeko asmoa dugu. Hala, filma sarean eskegi dugu eta gaurtik aurrera edonon ikusteko aukera egongo da. Hizkuntza aniztasuna ere kontuan hartu dugu, nahi izanez gero azpitituluak aktibatzeko abagunea baitago Youtube plataforman bertan (ingelesez zein gaztelaniaz).

​

Espero dugu zuen gustukoa izatea! Hemen film laburraren esteka: www.youtube.com/watch?v=XbqNfEa1rWc​

​


​
 

Beasaingo Film Laburren Lehiaketako hirugarren saria eskuratu du
Etxehuts filmak

Brian Ferry March 2012

Aurten Beasaingo Film Laburren Lehiaketako 3. edizioa izan dugu, eta sari ematea eta film onenen proiekzioa ekainaren 27an ospatu zen Igartzako Jauregian. Adierazi behar da, kalitateari dagokionez, filmek aurten irabazi egin dutela. Beharbada, gaztetxoenen artean ere zinemagintzako kultura hedatzen ari denaren seinale. Euskal zinemagintza sortzeko harrobia zaintzea oso beharrezkoa da, eta bide horretan, oso garrantzitsuak dira Beasaingo Film Laburren Lehiaketa bezalako ekimenak.

 

Goierri Telebistak eginiko laburpen bideoa: www.vimeo.com/69677305


​


​
 

Bergarako Film Laburren Lehiaketan, irabazle

Brian Ferry March 2012

Zazpi lan aurkeztu dituzte, orotara, Bergarako Film Laburren Lehiaketan eta horietatik lehenengo saria Etxehuts film laburrak eskuratu du; Kepa Matxainek, Ander Bolibarrek, Jokin Uribeetxeberriak, Oihan Vitoriak eta Mikel Iraolak ekoiztua. Maren Belastegi Bergarako Udaleko gazteria zinegotziaren eskutik jaso dute 400 euroko saria, Zabalotegi aretoan egindako ekitaldian. 

 

Epaimahaia, Antonio Zabala, zinema adituak; Amaia Labaien, ikus-entzunezkoetan adituak; Izaro Aperribai, Gaztetxeko zineklubeko ordezkariak; eta Maialen Madariaga, zinema zaleak osatu dute.

 

​



​
 

Aipamen berezia jaso du Etxehuts-ek Huhezinema Jaialdian

Brian Ferry March 2012

 

Pasa den ostegunean, apirilaren 18an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian, Etxehuts film laburrak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. Angel Aldarondok, Iratxe Fresnedak eta Beñat Eizagirrek osatutako epaimahaiak lan artistikoa dela goraipatu du eta antzezlanaren kalitateagatik saritzea erabaki du. Hala, Eusko Label produktuz hornitutako saskia irabazi dugu.

​

Etxehuts-eko lan taldearen partez eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. 

Laster film labur osoa eskegiko dugu sarean. Egon adi! 

​


​

 

Huhezinema Jaialdian aurkeztuko dugu Etxehuts

Brian Ferry March 2012

 

Amaitu dugu Etxehuts film laburra. Lan askoko lau hilabete izan dira, baina egindakoarekin oso gustura geratu gara. Ziur gaude zuek ere gustuko izango duzuela. 



Dena den, ikusi ahal izateko beste hilabete pare bat itxaron beharko dituzue, HUHEZINEMAn, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatzen duen film laburren jaialdian, estreinatuko baitugu. Seigarren edizio honetan beste hainbat film laburrekin batera Ikasleen saria eta Basque Culinary Center saria irabazteko lehiatuko dugu. Filmaren proiekzioa 2013ko apirilaren 17an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. 

 

Jaialdiari buruzko argibide gehiago lotura honetan: www.huhezinema.com

​


​
 

bottom of page