top of page

Proiektua

Etxehutsek begiratzen die bere baitan joan etorrian dabiltzan maletei: batzuk barrura, kanpora besteak; gurpildunak zenbait, lege zaharrekoak, sorbaldan eramatekoak, beste hainbat. Maleta batzuk ireki egiten dira, eta haien barruko arropa zintzilikatzen da inguruko esekitokietan matxardaz ongi estuturik; badira, aldiz, itxi eta badoazen maletak ere, ekaitza baretu arte beheko kanpamentura jaisten diren mendigoizaleen gisara. Izan ere, solomo platerkada bat menu begetariano bat baino apurtzaileago gerta daiteke tarteka, horma tarratatuen artean baldosa elegantez inguratuta baino zoriontasun gehiago arnasten duenari alferrik esango diozu gauzak diren bezala ulertzen saiatzeko. Eta ulertzeaz ari garelarik, Etxehutsek berak ere ez du ulertzen zergatik bere baitan joan etorrian dabiltzan maletei begiratzen dienean guztiak berdinak iruditzen zaizkion, berberak ez esateagatik. Norbaiti galdetu nahi lioke, baina hara, Etxehuts etxe bat da, eta etxeek ez dute hitz egiten.

bottom of page