top of page

Arkaitz Gartziandia...starring Aritz​.

​​
1983. Errenteriarra da, baina Donostian bizi da azken urteotatik. Ikus-entzunezko 
komunikazioko ikasketak burutu zituen HUHEZIn, Eskoriatzako fakultatean. Hala eta guztiz ere, interpretazioarekiko sena umetatik du Arkaitzek, Zurriola Ikastolan ikasten zuenetik hasi baitzen aktore lanetan; bertako antzerki taldean eman zituen aurreneko pausoak. Telebistan aritu izan da gehienbat eta ETBko hainbat saiotan parte hartu du: Euskolegas, Goenkale, Balbemendi, Kronikak, Mi querido Klikowsky edo Kuxkuxeroak. Zinean berriz, La casa de mi padre (Gorka Merchan), Cosmos (Diego Fandos) eta Hielo (Juanes Mathiue) filmetan parte hartu du. Antzerkian, besteak beste, Lío en la granja (La Baldufa), Pisa la Raya (Miguel Olmeda), Ataque verban (Teresa Calo) edo La muerte y Nat (J.N. Moreno) antzezlanetan aritua da. 

Jon Ander Alonso...starring Niko.

​​
Donostian jaio zen 1982an. Ecole de théâtre Serge Martinen (Geneva, Suitza) egin zituen ikasketak, eta orduz geroztik aktore lanetan aritu da. Antzerkian, Lecturas Dramatizadas (2007-2009), Ingurumena ten con ten (2008-2009), Huis Clos Perfusion Inminente (2010), Don Quijote de la Mancha Theatre Ecart (2011), Cyrano de Bergerac Atelier Sphinx (2011) edo Rabelais la Nuit Theatre Ecart antzezlanetan aritu da. Telebistan, aldiz, Goenkale (2007-2009), Mi querido Klikowsky (2008), Especial Navidades Teledonosti (2009) edo Gure Familia eta Beste piztiak (2007) saioetan egin du lan. Zineman ere parte hartu du; hala nola, 1000 Céntimos (2004), Prest (2008) edo Sueños de una noche donostiarra film laburretan. 

 

Maitane Goldarazena...starring Nerea.

​​
1983an jaio zen. Donostiarra da eta magisteritza ikasketak burutu ondoren, bertako ikastola batean euskara irakasten dihardu. 2010. urtetik aurrera, Añorgako antzerki eskolan ari da interpretazioa ikasten. "Etxehuts" film laburrarekin estreinekoz aritu da aktore lanetan fikziozko ikus-entzunezko batean. 

Jose Ramon Soroiz...starring Aita.

​​
Legorretan jaio zen 1951. urtean. Ibilbide emankorra izan du gipuzkoarrak telebista, zinema eta antzerkiaren munduan, gehienetan komedia landuz. Tanttaka taldearekin aritu da batik bat antzerkian. Agur Eire, agur (1988), Ama begira zazu eta Dakota (1998), El florido pensil (1996) edo Novecento: Ozeanoko pianista (2000) izan dira, besteak beste, oholtza gainean egin dituen lanik esanguratsuenak. Zineman, berriz, Tasio (1984), Ke arteko egunak (1989), Vacas (1991), Maité (1994) edo Kutxidazu bidea, Ixabel (2006) izan dira parte hartu duen lanik aipagarrienetarikoak.
Dena den, telebistan eginiko lanengatik da aski ezaguna Soroiz. Urte askotan Euskal Telebistak izan duen aktorerik esanguratsu eta ezagunenetako bat izan baita 1991n Bi eta Bat saioko Joxe Lontxoren papera interpretatu zuenetik. Ondoren, beste hainbat telesail ospetsuetan parte hartu izan du, hala nola, Jaun eta Jabe (1995), Goenkale (1996), Ertzainak (1999) eta Martin (2003). Espainiako telebistan ere parte hartu du, Policías telesailean esaterako.

Maite Arrese...starring Ama.

​​
1967. urtean jaio zen Beasainen. Aktore gisa antzerkian, telebistan eta zineman ibiltzeaz gain, ipuin kontalari ere bada. Taulagainean, Akerlarrua, Logalea zeukan ekilibristaren kasua eta Ernesto izatearen garrantzia antzezlanetan parte hartu du. Telebistan, Goenkaleko aktorea izan da urte askotan, eta zineman berriz, Kutxidazu bidea Ixabel (2006) eta Izarren argia (2010) filmen parte izan da. Etxehuts-en Aritzen amaren papera beteko du. 

bottom of page